Teknologia albisteak

Txikipedia artikuluz hornitzeko lehiaketa, ikasleei zuzendua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-22 : 15:58

Joan den hilabetetik martxan dago, Euskal Wikilarien Elkarteak antolatuta, Txikipedia artikuluz horitzeko lehiaketa. Martxoaren 31a arte dago epea parte hartzeko, eta  DBHko, Batxilergo 1eko eta Lanbide-Heziketako erdi-mailako ikasleei dago irekia.

Ikasleek bikoteka lan eginez aurkez daitezke, eta euren ikastetxeetako irakasleen bitartekaritza ontzat hartzen da. Txikipediarako artikuluak idaztea da koxka, eta gaia librea da, baina gomendio gisa gai hauek aipatzen ditu deialdiak:

  • ikasmailako ikasgaiekin zerikusia duten edukiak egitea
  • bizilekuari buruzkoak
  • interes partikularrei buruzkoak (kirolak, zaletasunak, etab.).
  • Ondareko elementuak; zazpi herrialdeetan lauzpabost proposamen zerrendatu dituzte bakoitzean hemen, eta horiek osatzea proposatzen da.

Bi sari egongo dira, adin mailaren arabera.

  • DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko (edo Lanbide Heziketako) 1.mailako ikasle-bikoteentzat: Irrisarriland parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat eta “Justin Hiriart” komikia.
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle-bikoteentzat: Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat eta “Hegoak astinduz” komikia.

Txikipedia, Wikipediako artikulu egokituen atala, Vikidia nazioarteko proiektuaren parte gisa jaio zen 2015ean. 2018ko apirilean, izaera eta izen propioa hartu zuen, Txikipedia izena hartuz, eta 2019an finkatu da, Wikipediako edizio guztien artean haurrentzako bereziki egindako proiektu handienetako bat gisa.

Erantzun

Sartu