Teknologia albisteak

Errekonozimendu klinikoen bulegoen artean domeinu lapurreta Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-21 : 16:16

Nafarroako azterketa medikoen klinika bat kondenatu dute Espainiako auzitegiek, lehiakide zuen beste klinika baten Interneteko domeinua hartu eta Pornhub porno biltegira desbideratzeagatik. Gida-baimenerako eta antzeko prozeduretarako errekonozimendu medikuak egiten dituzte bi klinika hauek.

Klinika erasotzailea Centro Médico Pamplona izan da, edo, zehatzago, bere atzean dagoen enpresa, Albupoga. Erasoa jasan duen lehiakidea Cenmorea izeneko enpresa izan da, zeinak Centro Médico La Morea webgunea duen, centromedicolamorea.es. Puntu-Es webgune hori helbide zuzena da, eta izan da azken urteetan, baina kontraroek Puntu-com domeinua hartu zuten centromedicolamorea.com eta horixe desbideratu zuten Pornhub atarira (dagoeneko ez doa hara, klik egiteko tentazioa izan baduzue...)

Salaketa egindakoan eten zen desbideraketa, eta epaiaren arabera bitartean egindako kaltea ere ez da izan oso handia. Horregatik, 3.000 euroko kalteordain bat ordaintzera behartu dute Albupoga, eta horixe izan da dena.

Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu