Gabonetan jakin genuen baliabide honen berri, oparien aroan, baina orain edo edozein momentutan ere balio du proposamenak: ez erosi animaliarik maskota bat izan nahi baduzu zure ondoan. Adoptatu: horretarako tokiak egon badaude Euskal Herrian.
Gaizka Izagirrek eta Tamara Zapiainek egin dute Euskal Herriko mapa hau, animalien aldeko elkarte eta babeslekuak bertan kokatuz.
Gaindegiaren Euskalgeo zerbitzuaren laguntza izan dute mapa egiteko. Bertan zerrendatuez gain, beste tokiren bat ere ezagutzen baduzu etxerako animaliak adoptatzeko, jar zaitez kontaktuan Twitter bidez maparen egileekin: @tamarazapiain / @Gaizka_Izagirre
Zabaldu eta gogoratu: labur.eus/ez_erosi_adoptatu
Erantzun
Sartu