Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide den Carlos Bayonek ‘Artikutza atzo eta gaur’ dokumentala prestatu du, eta online dago sarean ikusgai osorik. Besteak beste 2019an zehar lau urtaroak dokumentatu ditu irudiz Bayonek, natura eta kolore kontraste ederreko ikus-entzunezkmoa osatuz.
Natura irudiez gain, Artikutzako historia, mapak, artxiboko argazkiak, inguruotako mugarriak, meategiak, burdinolak, trena. Bizitza naturala ere bai: orkatzak, onttoak...
Ikus-entzunezkoarekin lotutako argazki erakusketa dago Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) urtarrilaren 16a arte. Ostegunean (hilak 8), elkartean bertan emango dute ikus-entzunezkoa jendaurreko proiekzioan.
Artikutza geografikoki Nafarroan, Goizuetako udalerrian baitan, dagoen naturgune edo barrutia da. Hala ere, Donostiako Udala 1919tik haren jabea da eta iristeko bidea ere Gipuzkoatik abiatzen da, Oiartzungo Altzibar eta Karrika auzoetatik abiatzen da. Esparru natural honek 3.700 hektarea inguru hartzen ditu, eta 6 milioi zuhaitz inguru dituen basoa dauka bere baitan.
Erantzun
Sartu