Baztango euskal literatura beltzaren astea, (H)Ilbeltza, ilbeltzaren 20an hasiko da, hau da, urtarrilaren 20an, astelehenarekin. Euskal Nobela Beltzaren Astea literatur jaialdia izan ohi da, solasaldi, liburu aurkezpen, errezitaldiz eta beste zenbait ekimenez osatua.
Hauxe da aurtengo egitaraua.
Astelehena 20, 19:00, Horace McCoyk idatzi eta euskarara Fernando Reyk ekarritako ‘Hobe nuen etxean gelditu’ eleberriaren inguruan, Rey itzultzailearen eskutik, Iruritako Gure Kaiola elkartean.
Asteazkena 22, 19.00. ‘Mirande beltza’ solasaldia, Amaia Elizalderen eskutik, Anizko elkartean.
Ostirala 24, 19.00. Begoña del Teso zine kritikariak ‘Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak’ hitzaldia eskainiko du, Elizondoko Arizkunenean.
Larunbata 25, jardunaldiko egun nagusia.
11:00etan, ‘Mundua Iturendik pasatu zenekoa’ mahai ingurua: Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegain, Elizondoko Arizkunenean.
14:00eran bazkaria Erratzuko. Etxeleberteko elkartean. txartelak eskatu: ilbeltzabaztanen (a bildua) gmail.com.
16.00etan. Erratzu. Etxeleberteko elkartean, liburu aurkezpenak:
18:00etatik aurrera ‘Susmagarrien gaua’ Erratzun.
Igandea 25. 11.00etan ‘Kontrabandisten eleak’ itzulia Amaiurren eta 19:00ean ‘Poesia kriminalak’ errezitaldia Elizondoko Arizkunenean.
Erantzun
Sartu