Teknologia albisteak

Jardunaldia Donostian: Eraldaketa sozioekonomikoa, lurralde desorekak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-16 : 15:50

Koopfabrika talde kooperatiboak eraldaketa sozioekonomikoei buruzko jardunaldia antolatu du Donostian, datorren urtarrilaren 24an (ostiralarekin). Donostiako Udal Liburutegiko soto edo kriptan izango da. "Eraldaketa sozioekonomikorako esperientziak eta ahotsak" izango da goiburua, eta nagusiki euskaraz garatuko da.

Egitaraua:

  • 9:00-10:00 Hauspotu programa eta tokiko garapena. Lurralde desorekan, landa eremuen despopulazioari aurre egiteko ekimen bat izan da Hauspotu, Udalbiltzak martxan jarri izan duena.
    • Udalbiltza
    • Gaindegia
  • 10:00-12:00 Landa eremuko esperientziak: Baserri hutsak vs Landa eremu biziak
    • Errigora
    • Marc Badal. Nekazaritzaren inguruko saiakeragilea.
    • Aleka
  • 12:00-12:30 Kafea
  • 12:30-14:30 Hiri eremuko esperientziak
    • La Pájara – Coopcycle: Estrategia kooperatibo eraldatzaileak Madrilen (gazteleraz)
    • Eragin – Bilboko gazte prekarizatuen asanblada
    • Montera 34: AirBnB efektua gure hirietan (gazteleraz)
  • 16:00-16:30 Xabier Landabidea, Deustuko Unibertsitatekoa.
  • 16:30-17:00 Zuriñe Rodriguez, kazetaria.
  • 17:00-17:30 Hedoi Etxarte, Katakrak kulturune eta liburudenda kooperatibokoa.
  • 17:30-18:00 Mirene Begiristain, agroekologian aditua.
  • 18:00-19:00 Oscar Garcia Jurado (gazteleraz), Andaluziako garapen lokaleko aditua, Coop57ko partaidea.
  • 19:00 Amaierako bateratzea
  • 00:00 DJ DZ Herria tabernan

Erantzun

Sartu