Teknologia albisteak

Beethoven urtea, zenbait ziklo musikal 2020 honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-13 : 08:25

Aurten (2020) Beethoven urtea da melomanoentzat, 250 urte beteko baitira. Ludwig van Beethoven konposagile alemana jaio zela. Han-hemenka antolatu diren ospakizun zerrendan, Gipuzkoan antolatu den zikloa aipagarria da. Donostia Musikaren eta Kamerata EusKdivariusen eskutik, 27 kontzertuz osatutako programa, bi ziklotan banatuta, eskainiko da 2020. urtean Gipuzkoako hainbat udalerritan.


Beethovenen bi obra osorik eskainiko dituzte Donostiako Vcktoria Eugenia antzokian. Urtarrilaren 14an izango da lehen emanaldia, eta abenduaren 19an azkena, Jon Urdapilleta piano jotzailearen eskutik. Bestalde, sonatak zikloan eta antzoki berean,  18 kontzertu eskainiko dira: Beethovenen trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala eta pianorako sonaten integrala. Abonamenduak erosteko hemen.

Urtarrilaren 14an, halaber, Beethovenen pianorako 32 sonetoei buruzko hitzaldia eskainiko du Miguel Ituarte irakasleak Donostian.

Sinfonia zikloari dagokionez, Beethovenen sinfoniak interpretatzeko modu berri bat erakutsi nahi da Gipuzkoa osoan zehar eskainiko diren 9 kontzertuen bidez.

Kamerata EusKdivarius taldearen eskutik eskainiko diren kontzertu horien helburua da, alde batetik, publikoa harritzea kokapen desberdinengatik, eta, bestetik, Beethovenen magia musika klasikoan interesa duen orori hurbiltzea.

Bederartzi sinfoniak kronologikoki emango dituzte, lehena martxoaren 13an Tolosan, eta 9.a amaitzeko, abenduaren 16an Donostian. Hemen kontsultatu daiteke egutegia, oraindik osatzeko dagoena (8. sinfoniaren kasuan)

Erantzun

Sartu