Teknologia albisteak

El Pradoko margolanak beroketa globala salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-12 : 14:41

World Wildlife Fund (WWF) erakundeak kanpaina bat egin du El Prado museoarekin, zenbait artelanen eraldaketarekin aldaketa klimatikoa edo beroketa globala salatzeko. Lan ezagunak ukitu dituzte artista garaikideek efektua egiteko.

Velazquezen margo ezagun bat da lanetako bat, Felipe IV.a zaldi gainean, Marta Zafrak ukitu du. Itsasoak irentsi ditu ia bi irudiak.

Beheko honetan, maisu flandriar bat, Joachin Patinir eta 1520 inguruko bere artelana: Estigia urmalearen igarotzea. Eraldaketa, laku lehorrarekin, Julio Falaganek egin du.

Eta beheko adibide honetan, Goyaren guardasola edo El Quitasol, 1777ko irudi alaia eguraldi-errefuxiatuen kanpaleku bateko drama bihurtu du Pedro Velosok.

Azken adibidea, Sorollaren lan ezagun bat, haurrak bainatzen Meditarreneoan. Irudi eraldatuan, hildako itsaso bat da.

Margolanen esteka originaletan klik egiten baduzu, El Prado museoko web orrietara joango zarete. Aipagarria da nola museo honek kalitate izugarriko margolanen erreprodukzioak erakusten dituen webgunean. Kurtsorearekin pixel-detaile ikaragarria apreziatu daiteke. Egin aproba.

Erantzun

Sartu