Estrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu du presoen babes helegiteak ez onartzeagatik
2019-11-26 15:36
Aurretik, Estrasburgok artxibatu egin izan ditu Frantzian betetako zigorrak aintzat hartzeko eskaerak. Orain, berriz, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du eskaera horien gaineko babes helegiteak sistematikoki atzera botatzeagatik. Efe albiste agentziak aurreratu duenez, auzitegiak ebatzi du Ismael Berasategi eta Rufino Arriaga presoek "bederen segurtasun juridikoaren urraketa" jasan dutela.
Txioak (11)
-
Berria.eus @berriaEstrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu du presoen babes helegiteak ez onartzeagatik. @joxerrasenar berria.eus/albisteak/1742…
-
Joxerra Senar @joxerrasenarBabes helegitea ez onartzeagatik zigortu du Estrasburgok Espainia. Dena den, auziaren mamiari dagokionez, jarraitzen du berresten Espainiaren interpretazioa (Frantziako zigorrak ezin dutela Espainiakoetan eragin). @berria berria.eus/albisteak/1742…
-
Sare Deustu #orainPresoak @DeustuSareEstrasburgoko Auzitegiak Espainia zigortu du presoen babes helegiteak ez onartzeagatik berria.eus/albisteak/1742… Honen bidez: @berria
-
Eneko Maioz @emaiozBerri honek agerian uzten du berriz ere indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika, arbitrarietatean eta mendekuan oinarritutakoa, eta egiaz demokratikoa den sistema batean erabat zentzugabea dela. #etxera berria.eus/albisteak/1742…
Erantzunak kargatzen...