Teknologia albisteak

Ibaien egoera denbora errealean (Nafarroako puntu batzuetan aztergai)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-24 : 15:11

Eguraldi mapak, aplikazioak eta datu klimatologikoak ikustarazteko webguneak gustatzen zaizkigu Sustatun, eta horrekin zerikusia duen bat aurkeztuko dizuegu orain: Ebroko Konfederazio Hidrologikoak, Espainiako erakunde batek, ibai zenbaiten informazioa ematen du denbora errealean, eta horien artean Euskal Herriko hego-isurialdekoak ere badaude.

Urtegien kasuan, bakarrik Esako urtegiaren datuak ematen ditu (Euskal Herrikoen artean), baina hor dituzue.



Ibaiei dagokienez, Ebroren egoera kontsulta daiteke, Arabako hegoaldeko mugako puntu batzuetan, eta baita Nafarroan, Mendabian eta Castejonen. Nafarroako gainerako ibai hauen egoera ere ikus dezakegu, Aragon ibaia Caparroson, Arga Funesen, Irati ibaia Ledean, eta Ega ibaia Andosillan.

Ibaiaren kontrol puntu bakoitzean, zenbat metro kubiko igarotzen diren segunduko, hilabeteko ertainak eta aurreko hilabeteekin konparaketak, eta ibaiaren altuera neurriak. Esate baterako, Ebroren altuera azken egunetan Castejonen:



Beste adibide bat, hemen zenbat metro kubiko segunduko daramatzan Iratik Ledean.

Erantzun

Sartu