Teknologia albisteak

Ilun beltzean: Aitor Sarasuaren heriotzaren urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-21 : 13:44

Duela urtebete hil zen Aitor Sarasua Maritxalar bertsolaria. Zehazki azaroaren 14an bete zen urteurrenaren harira, behin Aitorrek osatu zituen bertso batzuk musikatu dituzte familiako lagunen artean. Emaitza, "Ilun beltzean" bideoa, hunkigarria da.

Musika Oier Sarasuak sortua da. Hitzak Aitorrek berak idatzi zituen bere garaian, Piarres Laskarai bere aitaginarrebaren heriotzean irakurtzeko.

Nork erran du ilun beltzean
bizi hau itzaltzen denean
dena hortan bukatzen dela?
Oroimenean, bihotzaren magalean
joan zirenak badiraute airean
usainak bezala.

Etsiturik nagoenean
hutsik sentitzen naizenean
badakit hemen dagoela.
Ibiltaria joanik ere
hemen da bidea eta makila.

Nik badakit gau ilunean
bizi hau itzaltzen denean
izar berri bat pizten dela.

Erantzun

Sartu