Teknologia albisteak

Berria FM, podcast feminista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-21 : 12:03

Berria egunkariaren podcast feminista da Berria FM. "Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa" izango dela adierazi du euskarazko egunkariak. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, 25-30 minutuko tarteetan. Saioa Maider Galardi kazetariak gidatuko du, baina hainbat kolaboratzailek eta Berriako beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan.

Lehen atala atzo asteazkenez argitaratu zen, indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta. "Bortxak zeharkatuta" izeneko atalean bortxakeria matxistaren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz aritzen dira Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga Berriako kazetariak.

Berriak ekoizten duen bigarren podcasta da hau, aurretik pieza laburragoekin osatutako New Yorkeko Munduak podcasta ere ateratzen du, Kirmen Uribe idazlearen kolaborazioekin.

Berria FM podcastaren orrian atalak entzun daitezke, eta iVoox eta Spotify plataformen estekak eskaintzen dira. Berriak ez du, ordea, RSS helbiderik eskaintzen: oker, podcastak kontsumitzeko hainbat plataforma daude, eta RSSa da oinarrizko formatua batean edo bestean harpidetzeko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago