Teknologia albisteak

Bilboko Adierazpena, hizkuntza koofiziala duten gobernu autonomikoen eskaerekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-20 : 20:25

Hizkuntza politikaren alorreko lankidetza Protokoloaren Jarraipen Batzordeak hizkuntza ofizialak bultzatzea aldarrikatu du Bilbon, "akordioa eta hizkuntza bizikidetza" oinarri hartuta, eta Espainian eratu behar duen hurrengo gobernuari hizkuntza gutxituen aldeko neurriak eskatu dizkio. EAEko, Nafarroako, Galiziako, Kataluniako, Balear Uharteetako eta Valentziako gobernuetako ordezkariek urteroko ohiko bilera egin dute, berezko hizkuntzak sustatzeko ekintzak koordinatzeko, eta aurten Euskal Herrian egin da topaketa.

Euskal Herriko ordezkariak izan dira Miren Dobaran HPSko burua, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, eta Mikel Arregi Nafarroako Euskarabidea zerbitzu ofizialeko ordezkaria. Protokoloaren fundatzailea izan zen Eusko Jaurlaritza, Galizia eta Kataluniako gobernuekin batera, baina Nafarroako Gobernua eta Valentziako Generalitatea ez ziren gehitu erakunde honetara 2017. urtera arte (bitartean gehitu zen Baleareetako Gobernua).

Bost gobernuen artean, Bilboko Adierazpena adostu dute, honakoa azpimarratzen duen testu bat: "Hizkuntza propioak dituzten gobernu autonomikoek, sentsibilitate eta aukera politiko desberdinetatik abiatuta lan egiten dugu, eta errealitate oso desberdinetan jarduten dugu, baina aniztasun horrek ez digu inolako oztoporik jartzen arazoak antzemateko eta konponbiderako proposamenak elkarrekin adosteko, hain zuzen ere, sinetsita gaudelako hizkuntzen eta hiztunen arteko bizikidetza, elkar ezagutzea eta aitortzea, bai eta elkar aberastea ere, demokrazia sakonenaren isla direla".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago