Teknologia albisteak

Bidasoako nazioarteko zinemaldi arkeologikoan, Tutankamon eta beste

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-15 : 15:31

Urtero bezala, Oiasso museoak antolatuta, aurten ere FICAB zine-jaialdia izango da Bidasoaldean eta Donostian, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoan, azaroaren 18tik 23ra arte. Aurten 53 filme jaso dira jatorri desberdinetakoak hala nola Hego Korea, Venezuela edo Eslovakia. Dagoeneko hautatutako filme batzuen artean Frantziakoak eta Espainiakoak gehiangoak dira baina Grezioa edo Libanotik iritsitakoak ere badaude.

Zinemaldiaren programari dagokionez, lehiaketan emango diren filmen hautaketaren lanak aurrera egiten dute. Ohi den bezala hiru erakustaldietan banatuko dira filmak. Goizeko erakustaldia Hezkuntza Sailari dagokio eta azkeneko urteetan inguruko ikastetxeekin lan egiten da. Gero beste bi erakustaldi egongo dira, 17:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren CBA udal liburutegi eta Amaia Kultur Zentruko ohiko egoitzetan. Zinemaldiaren Donostiako egoitza Aquarium-a izango da beste urte batez, non itsasoa eta nabigazioari buruzko filmak emango diren.

Programan ikusgai, adibidez, Tutankamon, berraurkitutako altxorra. Produkzioa: ARTE France. Orain dela ia mende batez geroztik ezagutzen dugu Tutankamonen altxorra. Baina egiaz ulertzen ote dugu zertan den? Hain zuzen ere, gainera, zinemaldiko kartelaren protagonista ere bada Tutankamon.

Egitaraua osorik hemen kontsulta daiteke.

Erantzun

Sartu