Tokikom sarien 4. edizioaren irabazleak jakinarazi dituzte
2019-11-15 17:29
Tokikom hedabide elkarteak bere jardunaldietan banatu ditu Tokikom sariak gaur, tokiko euskarazko komunikabideetan egindako lan nabarmenak sarituz. Laugarren urtea da sari hauek antolatzen direna.
Hauek izan dira sari nagusiak:
- Edukirik onena Urumeako Kronika egunkariarentzat izan da, Urik gabeko urtegi, orain laborategi erreportajeagatik. (Egileak sariarekin goiko irudian)
- Ikus-entzunezkorik onena Goiena Telebistak jaso du, Debagoiena eraldatzen bideo sortagatik.
- Azalik onena, Goienaren Puntua aldizkariarentzat izan da; Antropozenoa izeneko azalagatik.
Hiru sari nagusiez gain, epaimahaiak bi aipamen berezi egin ditu:
- Hiruka aldizkariaren Bayandalai, elur-oreinen azken artzaina? argazki erreportajea (aldizkariaren 146. alean ikusgai, Aner Etxebarriaren argazkiak dira).
- Anboto astekariaren (Durangaldea, Bizkaia) Martxoak 31 azala.
Kazetaritza sariak laugarren urtez eman dituzte. Basauriko (Bizkaia) Ibaigane kultur etxean egin den ekitaldian. Epaimahaia lagun hauek osatu dute: Tania Arriaga Azkarate, Edorta Arana eta Amaia Pavon.
Hemen itsatsita, alde grafikoagatik nabarmendu diren lanak:



Erantzunak kargatzen...