Teknologia albisteak

Euskal ondarea Wikipedian, argazki sarituak (aurten jasotako 1.300en artean)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-15 : 09:46

Hilero Wikipedia hornitzeko Euskal Wikilarien Elkarteak antolatzen dituen lehiaketetan, iraila izan zen euskal ondarearen hilabetea. Mundu osoarekin batera egin zen gainera, Wiki Loves Monuments lehiaketa mundu mailakoa izaten baita. Oraintxe jakinarazi dira irabazleak.

Horra lehen saria, Mollari gauez, izarren mugimendua atzean, Galder Gonzalez wikilariaren lan bat. Mollarri euskal kostako puntu bat da, Zarautzen, non 1924 arte meak zamatzeko egitura batzuk zeuden, orain erakusketa informatibo baterako egoitza.

Bigarren saria Ibañetako gaineko irudi honek eraman du, Igerrak euskal instagram komunitatearen izenean igoa Wikipediara.

Eta hauxe da hirugarren saria, Bizkaiko Zubiaren irudi bat, Ebaki izena darabilen wikipedista batek kargatua.

Euskal Herrian hirugarren aldiz antolatu izan da aurtten mundu mailan ospatzen den #WikiLovesMonuments lehiaketa eta emaitza ona lortu dute: monumentu eta ondareari buruzko 1370 argazki jaso zituzten. Hemen multzo osoa.

Azaro honetan ere bada lehiaketarik Wikipedian, eta hau ere Euskal Herriari buruzkoa. Wikipediako Euskal Herria edo Euskal Herria artikulutik lotuta dauden artikuluak aberasten eta hornitzen lortzen dira puntuak irabazteko. Hilabete amaierara arte dago epea hilabete honetako sariak irabazteko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago