Teknologia albisteak

Bizilan.eus webgune berriak lan munduaren informazioa ematen du LABen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-16 : 17:13

Langileentzako eta lan bila dabiltzatenentzako informazio praktikoa dakar LAB sindikatuak sortutako Bizilan.eus webguneak, euskaraz eta gaztelaniaz. Langile guztientzako tresna baliagarria izatea nahi dute eta horretarako, informazio praktikoz eta erantzun zein aholkuez osatuta dago orrialdea. Erabiltzaileen parte-hartzea ere bultzatu nahi dute, proposamenentzako tartea eskainiz.

Bizilan.eus-en argitzen saiatzen diren kontuetako batzuk:

  • Zer da lan kontratua? eta zein motakoak daude?
  • Zer da finikitoa?
  • Zer da autonomo faltsua?
  • Zer da erretserba kuota?
  • Zer da EEE edo enplegua erregulatzeko espediente bat?
  • Zer dira tramitazio soldatak?
  • Zer da kontziliazio txartela?

Baita lan merkatuaren aurrean egoera desberdinean dauden pertsonentzako baliabideak: pentsiodunak, aniztasun funtzionala duen jendea, migranteak, gazteak, etxeko langileak, autonomoak...

Harpidetzeko buletin edo newsletter bat ere eskaintzen dute (ikus webgunearen orri-oinetan harpidetza egiteko).

Erantzun

Sartu