Teknologia albisteak

Paktometro eskasak eta paktometro onak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-12 : 16:27

Pedro Sanchezen PSOEk eta Pablo Iglesiasen Unidas-Podemos koalizioak akordioa iragarri dute Espainiako hurrengo gobernua osatzeko. Batuketa nahikorik ez dute botoetan gobernu presidentea izendatzeko, eta hor hasi dira Espainiako hedabideak beraien paktometroak (boto batuketarako aplikazio sinpleak) sarean jartzen. Tira, batzuk onak daude eta beste batzuk ez. El Diario.es-ekoa eskasa da. El Pais-ekoa erabili, hobea da eta.

Hemen behean itsatsita ElDiario.es-ekoaren irudia.

Bai, funtzionatzen du, eta adierazten du ondo zer behar du PSOEk edo beste indar batek gehiengo absolutua lortzeko. Eta jakina, oso zaila da.

Baina kontua ez da hori, baizik eta bigarren bozketan baiezkoen gehiengoa behar dela ezezkoen gainetik, eta hori beste kalkulu bat da, El Pais egunkariko paktometroak erakusten dizuna, hain zuzen ere.

Partidu batzuk baiezkora gehitu, besteak ezezkera, eta ez mugitu abstentzio posibleak. Paktometro honekin hobeto neurtu daitezke oreka politikoak.

Funtsean, gure aburuz, ERC edo Ciudadanos alderdien abstentzio posiblean dago gakoa. Euskal abertzaleen aldetik, EAJren baiezkoak gehienek erraz lotzeko modukotzat jotzen dute, eta EH Bildurena ikusi egin beharko da: abstentzioan agian? 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago