Teknologia albisteak

Euskal emakume txiolarien ikusgarritasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-08 : 11:35

Emakumezko txiolari euskaldunen ikusgarritasunaren aldeko ekimen bat ikusi dugu Twitterren, kezka batetik abiatuta, jakina: ikusgarritasun hori proportzionalki txikiegia dela.

Beste batzuen artean, Ane Fernandez txiolariak erreparatu dio Umap zerbitzuak egiten duen norbanakoen rankingari, eta lehen hamarren artean emakumezko bakarra ageri dela une honetan nabarmendu du (5. postuan, Ane Galarraga).

Hortik aurrera ere, lehen ehunen artean, hiru laurden gizonezkoak dira eta laurdena bakarrik emakumezkoak.

Kezka bertsuak bultzatuta, duela egun batzuk emakumezko txiolarien gomendio-kate bat hasi zuen Twitterren Aintzane Muguruzak, eta ia 500 lagunen txio-profilak bildu zituen. Muguruzak deiadar honekin hasi zuen katea: "Hamar euskal emakume hauek jarraitzea gomendatuko dizuet. Segi zuek zerrenda!"

Hamarnaka bildu diren profilen zerrenda, #EhundakaAhizpa zerrendara gehitu ditu Muguruzak. Hortxe duzue, zerrenden jarraipena egiten baduzue Twitterren, hor duzue harpidetzeko bat interesgarrua,

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago