Teknologia albisteak

Killing me softly 60 urteko musika bilduma honekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-28 : 09:59

Billboard Top 100 tresna ikus-entzunezko web esperimentua ikus/entzungarri bat da, zinez polita. Estatu Batuetako Billboard musika-zerrenda ofizial samarrean Top5ean egon diren pop-rock kantu guztiekin osatutako azken sei hamarkadetako bilduma da. ERABILPEN OHARRA: Musikaren nostalgiko bat bazara luuuuze egon zaitezke tresna honekin jolasean; kontuz administratu dosiak.

Sartu tresnan, aukeratu hamarkada, urte eta hilabete jakin bat, eta musika hasiko da. Top-eko 5ak nola igo eta jaisten diren ikusiko dugu, baina entzun, entzun bakarrik top-topekoak entzuten dira. Adibidez, 1973. urtea musika onarekin hasi zen: jarri urtarrilean, eta top nagusietan ikusiko dituzu Crocodile Rock (Elton John) hilabetez top-ean, eta jarraian, bi hllabetez Roberta Flack eta Killing me Softly, gero gorabehera batzuk eta beste hit luze bat, Tony Orlando & Dawn taldearen klasiko hau (1973ko udaberri horretakoa da goiko irudia).

Bilaketa ere egin daiteke (artista izenarekin, ez abestiekin), eta bakoitza non egon zen top-ean ikusiko duzu. Hona Stevie Wonderren agerpenak.

 

Adi gero, oso zerrenda estatubatuarra da. The Clash edo The Cure britainiarrak bilatu eta ez duzu aurkituko. Coldplay, bat bakarra. The Police, zero. Baina beraien doinuak aurkituko dituzu Puff Daddy eta Faith Evans bilatuta (1997ko martxotik hiru hilabete top-ean honekin).

Datuak 1956tik 2016ra artekoak dira; 22.000 abesti baino gehiago eta gutxiago, bere garaian ezagunenen artean egon zirenak. Bistaratzeak, gainera, abesti horiek guztiak biltzen ditu, eta, beraz, mugitzen diren heinean entzuten dira. Agian krudel samarra izango zen abesti ezagunenak bakarrik entzun ahal izatea une batez bakarrik (edo beste bilaketa batzuk ezta hori ere, Top-2ra bakarrik iritsi baziren), baina horretarako Top 1ean hainbat hilabetez iraun beharko zuten.

Bisitatu polygraph.cool/history

Erantzun

Sartu