Teknologia albisteak

Pirinioetako tokiko hedabideen biltzarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-23 : 10:06

Bihar eta etzi, urriaren 24 eta 25ean, Tokiko Hedabideen Pirinio-Arteko Topaketa egingo da Katalunian (CIMP, katalanezko sigleta), Euskal Herritik joandako partaidetza nabarmen batekin. Izan ere, antolatzailea AMIC erakunde katalana da, baina elkarte laguntzaile nagusiak dira Hekimen eta Tokikom euskaldunak. La Seu d'Urgell hirian izango da topaketa.

"Piriniotako bi aldeetan diharduten editore, kazetari eta berriemaileen elkargunea", izan nahi du CIMPek, Euskal Herria, Aragoi, Herrialde Katalanak, Andorra eta Okzitania hedabideak lotzen. "Pirinioarteko gertuko komunikabideen artean zein hedabide horietan lan egiten duten profesionalen artean esperientziak trukatu eta orainaz zein etorkizunaz hausnartzeko topalekua."

Egitarautik nabarmendu ditzakegun puntu batzuk:

  • Pirinioen garrantzia: gertuko komunikabideen erradiografia bat. Ramon Salaverria Nafarroako Unibertsitateko irakaslearen eskutik.
  • “Webgunea lehenengo” negozio eredu gisa: Webgunea lehenengo eredutik harpidedunentzako eduki “premium-etara eta “soluzioen kazetaritzaren” alde egindako apostua. Ipar Kataluniako L'Independant egunkariaren eskutik.
  • Komunikabideen arteko elkarlana: BBC eta gertuko hedabidea; Erresuma Batutik.
  • Nola dinaminzatzen diren berezko hizkuntzak dituzten komunikazioa esparruak? Euskal Behategiaren eskutik.
  • Eskaintza digital berriak podcast-etan. Hau ere L'Independent-ekin.
  • AMIC elkarte katalanaren "berrikuntza gela" proiektua.
  • Sustaturen sortzaile CodeSyntax enpresaren izenean, Josu Azpillagak Hekimen Analytics tresna azalduko du, euskarazko hedabideen Interneteko presentziaren azterketarako tresna bat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago