Teknologia albisteak

Donostia Kultura irrati "berria"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-23 : 17:49

Donostia Kultura irrati publiko kulturala hasi da uhinetan Donostian. Egiazki lehendik kultura-etxe batera lotuta zegoen Casares Irratiaren "berjaiotza" bat da, baina izen eta identitate berri batekin fase berri batean hasi da. Momentuz Irratia.DonostiaKultura.eus webgunean zuzeneko seinalea entzun daiteke bakarrik, baina laster irekiko omen da webgune oso bat, podcast bilduma eta guzti.

Oraingoz saioen informazioa eta podcast hautatu batzuk Casares irratiaren webgune zaharrean daude, baina irratia izatez eraldatu da aste honetako aurkezpenarekin.

Irratiaren berrikuntza seinale nagusia programazioan Bestalde kultura magazina da, zeina Ion Olano Carlos esatariak eramango duen. "Donostiako kultur zaleen irratsaio mutante" gisa definitu dute saio hau. Izaera aldakor hori zentratuko da batez ere saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar).

Euskarazko beste saio batzuk izango dira:

  • Altuna Irratia (kultura, zientzia eta gizarte gaietako elkarrizketak, skatasun publikoen historiari errepasoa, literaturako klasiko handiak, eta musikako maisulanak.
  • Arrosa Saretik ekarritako beste saio batzuk, hala nola Piperpolis, Soinugela eta beste batzuk...

Hona programazioa irudi batean:

Erantzun

Sartu