Teknologia albisteak

Ahostegunak, Donostiako kanpusean ahozko euskarazko sormena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-23 : 16:02

Ahostegunak datorren urriaren 31n hasiko den ekimen bat izango da, Donostiako EHUren kanpusean garatuko dena, eta hilabetez luzatuko dena. Ikasle-martxarekin lotutako ostegunei erreferentzia ginez, Ahozko kultur sorkuntzarekin ondo pasatzeko saioak izango dira. Antolatzaileak dira Mintzola, EHUko Mikel Laboa KatedraEuskaltzaindia eta EHUKultura.

Lau ostegunetan, lau saio: Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura izango dira ardatzak. Eta saioak izango dira beti 16.00etatik 19.00etara EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan (Tolare baserria, Almortza bidea 6, irudirako aukeratu duguna). Hauxe da egutegi eta programa:

  • Urriak 31, literartura. Uxue Alberdi idazlea izango da gidari.
  • Azaroak 7, antzerkiaren ingurukoak Miren Gaztañaga aktorearen eskutik.
  • Azaroak 14, bertsolaritzaz bi lagun elkarrekin, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio
  • Azaroak 21, kantagintzari buruzko saioa, Ines Osinaga musikari eta kantariareki.
  • Azaroaren 28an egingo den azken jardunaldian, lau diziplinak aintzat hartuko dituen mahai-ingurua egingo da, eta han elkartuko dira aurrez egun bakoitzean egon diren gonbidatu horiek guztiak.

Informazio gehiago, Mintzola ahozko lantegiaren webgunean.

Erantzun

Sartu