Teknologia albisteak

Berrikuntzaren astea Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-26 : 08:04

Larunbatean jasiko da Donostiako WeekInn, Berrikuntzaren Astea, nazioarteko osagarri batekin 6. edizio honetan. 50 jarduera baino gehiago izango dira hiriko 30 egoitzatan banatuta: nazioarteko 150 bat aditu, enpresa, ikerketa-zentro, elkargo eta sektore ezberdinetako agenteren hitzaldiak eta doako saioak.

Urriaren 26a eta 31 bitartean egingo dira jarduerak. Programa osoa hemen kontsulta liteke, baina jarduera batzuk nabarmenduko ditugu hemen:

  • Nola izan familia zibersegurua. Familientzako segurtasun aholkuak, EuskalHack elkartearen eskutik, larunbat goizean, Loiola kalean (San Martin merkatua)
  • Robotika lantegia gaztetxoentzat (9 urtetik aurreras),  Arcco Amara merkataritza zentroan zenbait ordutegitan asteburuan zehar.
  • Donostia Innovation Challenge, hiriko 11 ikastetxeren arteko lehiaketa edo erakusketa, teknologia disruptiboen erakustaldiarekin, Kursaal jauregian astelehenean.
  • Ezagutu emakumeak buru dituzten Donostiako proiektuen aurkezpena, hizlari hauekin: Estefania Carrasco (IIS Biodonostia), Susana Carregal (CIC biomaGUNE), Maia Garcia Vergniory (DIPC), Angela Araujo (IIS Biodonostia). Baga Biga faktorian, astelehen arratsaldean (Ramon Maria Lili kalea, 8).
  • Gastronomia eta Berrikuntza. Jardunaldia astearte goizean MiMo sukaldaritza aretoan (Okendo kalea, 1)

Erantzun

Sartu