Teknologia albisteak

Sarean Euskaraz, jardunaldia Iruñean urriaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-27 : 13:48

Hirugarren urtea izango da aurten "Sarean Euskaraz" jardunaldia ospatuko dela Iruñean. IKT alorreko bilkura urriaren 29an izango da, asteartearekin, goizetik.

Jardunaldiaren aurrekari gisa, azken egunetan ikastaro eta lantegian egin dira IKT esperientziak euskaraz azalduz Nafarroako zenbait herritan. Honako hauek dira antolatutakoak:

  • Youtuber izateko mila modu: bideo-edizio ikastaro-lantegia, Aitor Gametxoren eskutik.
  • Zergatik komunikatzen dugu gaizki?, iAmetzaren eskutik.
  • Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak, DJ Makalaren eskutik.
  • Robotika ikastaro-lantegia: ProtoMakers klubarekin,
  • Pribatutasuna Sarean, Maider Likonaren eskutik.

Informazio gehiago, http://www.sareaneuskaraz.eus

 

 

Erantzun

Sartu