ELAk bat egiten du Sareren urriaren 5eko mobilizazioarekin
2019-10-04 16:37
ELA atxikitzen zaio SAREren larunbateko mobilizazioari. SARE herritarren plataformak giza kate bat antolatu du urriaren 5erako, 12:00etan, Iruñako Oblatas eta Santa Engrazia zubien artean, "Zubiak Presoak Etxeratzeko" goiburupean. Sindikatuaren iritziz onartezina da espetxe-politikaren humanizazioan eta demokratizazioan urratsik egin ez izana. Borroka armatua alde bakarretik baztertu zenetik zortzi urte iragan dira, eta hala ere politika horrek bere horretan jarraitzen du.
Txioak (10)
-
ELA Nafarroa @ELANafarroaELAk bat egiten du Sareren urriaren 5eko mobilizazioarekin #ZubiakPresoakEtxeratzeko ela.eus/eu/nafarroa/al… pic.twitter.com/uERsx4lhod
Erantzunak kargatzen...