Teknologia albisteak

EAEko alokairuen prezio eboluzioa Big Data bitartez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-20 : 12:08

Eusko Jaurlaritzak lizitaziora atera du kontratu bat, bi helbururekin: EAEko etxeen alokairuen indize bat osatzeko batetik, eta etxe-eskaintzaren inkesta eguneratuagoa edukitzeko bestetik, bigarren zerbitzu horretan Big Data teknikak erabiliz. Kontratuaren letra txikian begiratuta, bitxia iruditu zaigu Big Data datuen jatorrirako iturri bakarra hartzen dela kontuan: Idealista ataria. 40.000 euroko kontratua aurreikusten da (ez dirudi potoloegia eskatzen dutenerako), eta hilabete amaiera arte aurkez daitezke eskaintzak.

Pleguetan zehazten denez, erreferentziazko zerbitzua, nonbait errepikatu nahi dena, Kataluniako Alokairuen Indizea da, katalan hutsez kontsultatzen den sareko zerbitzu bat. Indizea ez daho baliagarri Kataluniako herri guztietan, baina bai hiri nagusi gehienetan. Tarragona hiriko helbide jakin batekin egin dugu bilaketa aproba, eta emaitzak irudietan dituzue.

Aplikazio honetarako, Eustat-en datuak erabiliko direla ulertu dugu pleguetan.

Kontratuaren beste puntua Higiezinen Eskaintzaren Inkesta (HEI) osatzeko da. Pleguan bere gaztelaniazko izenarekin agertzen da (OFIN), eta gaur egunean osatu eta berrizten den estatistika zerbitzu bat da. EAEko etxebizitzen, garajeen eta lokalen eskaintzaren eta prezioen bilakaera ezagutzeko tresna da. Excel orrietan ematen dituzte datuak, eta txostenak argitaratzen dira tarteka. Irudi hau txosten horietako batekoa da, aurtengo abuztuko azken datuak integratuz:

HEI osatzeko, gaur egunean, API edo etxe-agentzia askorekin kontaktatzen diru hiru holean behin (175-185 agentzia inguru), eta beraien etxe-zerrendak eskatzen zaizkie. Agentzien datuez gain, kontratu berriak sartu nahi ditu Idealista atariak darabiltzan datuak. Etxe kopuru handiagoa kontuan hartzea espero du Jaurlaritzak horrela.

Idealista Espainiako Interneteko etxe-bilatzaile handiena eta ezagunena da, baina ez bakarra. Solvia, Fotocasa, Nestoria eta beste bilatzaile batzuk ere badira hortik.

2000. urtean jaio zen eta 2015ean Apax Partners inbertsio fondo handiak erosi zuen. Idealistak datuen zerbitzu bat dauka, baina datu orokorrak erausten dira publikoki (artikulu hau ilustratzeko irudi nagusia bertakoa da). Zehaztasuna nahi izanez gero, API bat eskaintzen dute, eta kontratu bidez saltzen dituzte datuak hortik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago