Teknologia albisteak

Zibereraso batek itxi egin zuen Aramaioko Udalaren webgunea egun batzuez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-17 : 19:07

Alea agerkariak jakinarazi duenez, joan den astean Aramaioko Udalaren webgunea jausita egon zen zenbait egunez, ziber-eraso baten ondoirioz. Dagoeneko martxan dago berriro weba.

Nonbait, Herbehereetan edo Frantzia aldean egon da erasoaren jatorria, eta detektaturikoan webgunea saretik kendu zuten. Erasoa jasan eta gero kutsakorrak ziren artxiboak kendu zituzten, prudentziaz. Webgunea itxita egon zen bitartean Udalak Facebook orriaren bidez informatu zuen.

Orain martxan dago webgunea eta, Udalak bertan informatu duenez, oraindik eduki batzuk eguneratzen ari dira.

Teknikoki, Aramaio.eus Wordpress sistemaren gainean eraikia dagoela dio CMSak (edukia kudeatzeko sistemak, webguneen makinaria, alegia) detektatzeko zerbitzu honen arabera.

Erantzun

Sartu