Teknologia albisteak

Janariaren hackerrak Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-08 : 11:17

Food Hack Lab Donostiako Tabakalera espazioan garatu den ideia bat da. Aurtengo denboraldiko lehen tailerra aste honetan bertan dute, sukaldaritza tenperatura baxuan, astearte eta ostegun arratsaldean, Basque Culinary Centerreko bi graduatu eta aditurekin.

Laborategi honetan hacking egiten dute, noski: Hack edo hacker, informatikaren zentzu sozial eta irekian ulertuta, ez da jakina pirata edo lapur izatea, baizik eta trasteatzeko gogoa, teknologia sinple edo aurreratuekin gauzak haratago eramateko gaia. Kasu honetan, gastronomia, sukaldaritza eta nekazaritza munduan aplikatuz ideia, eta maker filosofian oinarrituz proiektu berritzaileak sortzeko helburuarekin.

Andoni Munduate eta Jon Aldalurren ekimenez sortu da ekimena, eta nonbait asteazkenetan bilera irekiak egiten dituzte Tabakaleran. Emaiezu toketxo bat interesa baduzu eta pentsamolde honekin bat egiten baduzu:

"Gauzak nola egin eta nola funtzionatzen duten galdetzen dietelako euren buruari, nola orain hala etorkizun batean. Oraingo sistemari buelta emango diogulako, guk nahieran eraldatu ahal izateko. Diseinua eta teknologia askatu, mundu guztiarentzako irisgarria izan dadin. Berrikuntza irekia eta baliabideen deszentralizazioa hemen dagoelako jada eta gure artean gelditzeko asmoarekin."

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago