Teknologia albisteak

Iñigo Muguruza musikari irundarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-05 : 16:23

Iñigo Muguruza, baxu eta gitarrajole irundarra, hil da 54 urterekin. Kortatu sortu zuen 1984an Fermin Muguruza anaiarekin eta talde haren ondoren beste hainbat proiektutan parte hartu zuen. 2015ean utzi zituen eszenatokiak eta gaixotasunak eraman du azkenean (esklerasoi anizkoitza zeukan, duela laur urte diagnostikatua).

Lehen notak Desband izeneko talde batekin egin zituen, 14 urte zituela. Gero Kortatu hasi zuren Muguruza anaiek. Kortaturen ibilbidearen ondoren, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi eta Lurra taldeetan egon zen. Negu Gorriak-en formazioan berriz Fermin anaiarekin egon zen, eta beste anaia batekin, Jabierrekin, Joxe Ripiaun. Gitarra edo baxuaz gain, ahotsa ere jarri zuen proiektu horietako batzuetan.

Ez bakarrik musikan, bere sormena beste alor batzuetan ere erakutsi zuen. Unax eta Hodeitxu haurrentzako ipuin-liburua idatzi eta ilustratu zuen. Pare bat laburmetrai ere zuzendu zituen, horietako bat "Berandu da oraindik" izenekoa (Sagarroiren kantu baten izena ere bada).

Azken urteetan irakasle gisa aritu da Irungo Udal Kontserbatorioan.

Argazkia, Jon Iraundegirena, Wikipediako eduki libreen artean dago.

Bere musikaren adibide bat, Joxe Ripiauren kontzertu batetik:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago