Teknologia albisteak

Dies Oiassonis, jaialdi erromatar bat geurean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-13 : 08:46

Oiasso toponimo erromatarra Oiartzun herriarekin lotu arren, aztarna geografikoek Irunen kokatzen dute. Bertan dago museo erromatarra, eta bertan antolatzen dira (aurten hamargarren aldiz) Oiassonis Dies direlakoak, Egun Erromatarrak. Asteburu honetan eta hurrengoetan gozatzeko moduko zerbaitm, Irungo Oiasso Museoaren inguruan.

Historia berreraikitzeko jarduerekin batera, erromatar azoka hiriko kaleetan barrena zabaltzen d. Irun eraldatu egiten da, eta biga eta gladiatoreen ikuskizunak hartzen du hiriaren erdialdea.

Navigium Isidis da jaialdiko ikuskizun nagusia, Isis jainkosaren aldeko prozesioa da eta antzinatean nabigazio denboraldiari hasiera emateko egiten zen. 200 lagunek baino gehiagok hartzen dute parte ekitaldi honetan, eta gaur larunbatez izango da hau, 19.30etatik aurrera.

Gaur egingo dituzten beste gauza batzuk:

  • Garum dastaketa, Erromako Inperioko saltsa mitikoaren bi bertsio jateko aukera.
  • Zaintza pertsonala eta estilismo erromatarra (parte-hartzaileak janzteko aukerarekin)
  • Txotxongilo eta jostailu erromatarrak.

Egitarau zehatza hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago