Donostia International Physics Center (DIPC), Nanogunea eta Materialen Fisika Zentroa (CFM) elkartu dira Zientzian Harrotasuna eguna antolatzeko Donostian. Uztailaren 5ean izango da, publiko guztietara irekia, LGTBIQ arloa ildo bezala duten bi hitzaldi eskainiko dituzte, eztabaidarako mahai inguru batekin batera.
#PrideInSTEM mugimenduaren lehen topaketa izango da Euskal Herrian egiten dena. STEM zientzia gogorren akronimoa da ingelesez. Jardunaldia izango da uztailaren 5ean, ostuiralarekin, 19:00etan, Convent Gardeneko Kriptan (Manterola Kalea, 15, Donostia).
Aitzol Garcia Etxarri DIPCko ikerlariak sarrera hitzaldia eskeiniko du, gaiaaren testuingurua azalduz eta jardunaldia aurkeztu
Ondoren, Isabel López Calderón genetika katedradunak hitz egingo du (Sevillako Unibertsitatea), “Urdina, arrosa edo beste zerbait” hitzaldia aurkezten. Hitzaldi honetan gizakiaren sexu determinazioaren biología esploratzen du. Zerk eragiten du emakume bat “emakumea” izatea (edo haren itxura izatea)? inter- edo transexuala izateak fundamentu biologikorik badu? Lopez Calderonek gai hauek esploratzeko gonbidapena egingo du.
CFM, CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa zentroak lehenengo Berdintasun Plana jartzekotan dira. Aniztasunean arreta berezia jarri nahi dute eta, hurrengo urteetan, halako ekitaldiekin ibilbidea egiten jarraitzea espero dute; estereotipoak hausten, eta zientziarentzat etorkizunerako nahi dugun errealitate pluralari ahotsa emanez.
Erantzun
Sartu