Sustatu logoa Teknologia albisteak

PSE-EEk Larraulen eta Berrobin alkatetza hartuko duela esan du

ataria.eus
2019-05-27 16:25

Gipuzkoako bi herri hauetan, bertako bizilagunek ez dute zerrendarik aurkeztu, baina PSE-EEk bai kanpoko haitagaiekin. Modu bat zegoen zinegotzi guztiak PSE-EEkoak ez izatea: Boto zuriak %95era iristea. Larraulen, 19 bozka lortu zituen atzo PSE-EEk. Boto zuriak, aldiz, 95 izan ziren, %83,3. Berrobin, botoak 30 bildu zituzten. Zuriak 218 izan ziren, %87,9. 2015ean Albizturren berrdina gertatu zen baina sozialistek uko egin zioten alkatetzeari hartzeari. Aurten desberdina izango dela iragarri du Gipuzkoako PSE-EEk.

Guztia irakurri (ataria.eus) »»

Txioak (11)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu