Zerbitzu publikoetako LABeko delegatuek enplegua egonkortzeko lege propioa eta murrizketa guztiak atzera itzultzeko aldarrikatu dute Gasteizen. Santiago ospitaletik abiatuta, EAJren egoitzaren aurretik igaro eta parlamentuaren ateraino eraman dute aldarrikapena. Izan ere, zerbitzu publikoetako bitarteko langileek pairatzen duten ezegonkortasuna eta prekarietatearekin amaitzeko bide egokiena berariazko lege bat egitea delakoan gaude LABen.
Zerbitzu publikoetan enplegua egonkortzeko lege propioa aldarrikatu dugu Gasteizen lab.eus/eu/federazioak… pic.twitter.com/8d7eBjkc1A
Erantzun
Sartu