Teknologia albisteak

Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-10 : 14:45

Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizio honetan, Lanbide Heziketan arlo desberdinetan berrikuntzaren inguruan garatutako proiektuekin harremana duten ikastaroak aurkezten dira. 

Prestakuntza eskaintza espezialitate zen modalitate ezberdinetako 10 ikastaroek osatzen dute. Irakasle taldeek diseinatu eta bultzatu duten formakuntza da, ezagutza berritzailea Lanbide Heziketara eta inguruko enpresen errealitatera moldatu dutelarik. Ekain amaieran eta uztail hasieran izango dira ikastaroak.

Plaza kopurua mugartua da (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona) eta hortazm adi izena emateko prozedurarari. Azken eguna: 2019ko ekainaren 7a izango da, eta ebazpena ekainaren 10ean emango dute. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren. Hemendik abiatu izen-emateko prozesua.

Aukeran dauden ikastaroak honakoak dira:

  • 3d Inprimatzea
  • Fabrikazio aditiboko prozesuak
  • Akuaponia
  • Material konposatuak
  • Prozesu erabilgarriak 3d sorkuntzan
  • Ibilgailu hibrido eta elektrikoen teknologiak
  • Energia berriztagarriak
  • "Lean" aplikatzen ikastexeen kudeaketan
  • Ekintzailetza kultura lanbide heziketan
  • Aldaketa metodologikoak lanbide heziketan
       

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago