Teknologia albisteak

Topaketa: Hezkuntza errealitate berrietara nola egokitu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-11 : 18:41

Hik Hasi pedagogia kolektiboaren 20. Udako Topaketak izango dira 2019koak. Uztailaren 1ean izango dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izangodira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio? Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

Hauxe da egitaraua:

 

EGITARAUA:

Goizean

8:30  Dokumentazio banaketa

9:00   Hasierako hitzaldia

  • Juan Jose Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta, gaur egun, Agirre Center-eko zuzendaria.

9:30   1. Mahai-ingurua:

  • Joseba Azkarraga Etxagibel, soziologoa eta EHUko irakaslea
  • Idurre Eskisabel, kazetari-idazlea eta antropologoa
  • Maitane Arnoso, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea eta EHUko ikerlaria

11:45-12:15 Atsedenaldia

12:15   2. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)

  • Marga Iñiguez, nazioarteko aholkularia sormenean eta berrikuntzan
  • Arcadi Oliveres, ekonomilaria eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista
  • Txusa Balbás, mediku homeopata eta ginekologoa

14:00-16:00 Bazkaria

Arratsaldean

16:00   3. Mahai-ingurua

  • Jon Sarasua, filosofoa, idazlea eta MUko irakaslea
  • Ion Errea, EHUko zientzialaria
  • Aritz Otxandiano, Berrikuntza Sozialeko arduraduna Fagor Taldean

17:45   4. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)

  • Heike Freire, pedagogoa eta heziketa berdean aditua
  • Tamara Claveria, AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko lehendakariordea
  • David Fernandez, CUPeko kidea eta kazetaria

19:30    Amaiera

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu