Teknologia albisteak

'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako kronika

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-09 : 14:32

2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburua idatzi du Samara Veltek: Nik sinesten dizut. Egileak ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak.

2016ko sanferminetako gauean, bost gizonek emakume gazte bat bortxatu zuten: La Manada auzia deitu izan dute kasua. Haserrea eragin zuen eraso hark, eta amorru bihurtu zuen epaiak, bortxaketa zena abusu gisa kalifikatu zuenean, eta ez eraso gisa. Gertaera horiek eta inguruak aztertzen egin du lan Samara Veltek lan hau idazteko.

Zortzi urtez Berrian kazetari jardun ondoren, EHUn ikerlari lanetan dabil orain Velte. Aleka bildumarekin atera du liburua, hau da, Jakinek, Berriak eta Elkar argitalatxeak elkarrekin duren egitasmoaren barruan.

Bost ataletan banatzen da liburua: bortxaketaren testuingurua, lehenik; erasoa bera eta hark eragindako erreakzioak, bigarrenik, eta horrekin batera baita indarkeria matxistaren inguruko eztabaida ere; epaiketa eta justizia patriarkalaren zergatiak eta ondorioak; tratamendu mediatikoa, eta komunikabideen praktikak gertatutakoari logika bat bilatu nahian; eta, azkenik, auziak eragindako galderak.

Erantzun

Sartu