Ustezko mehatxu jihadista, euskaraz idatzia
2019-05-07 17:16
"Besterik gabe" hiltzeko mehatxua egiten duen kartel bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak. Kartela sare sozialetan zabaldu dela jakinarazi du Espainiako prentsak, Al Muntasir Media izeneko iturri bat aipatuz, baina ez sare sozialetan ez gainerako bilaketetan ez dugu aurkitu. "Besterik gabe hiltzeko. Edonola eta nonahi" izenburua du. Kaputxadun bat ageri omen da bizkarra emanez. Mezua letra ttipiagoz euskaraz osatua dago: "Oh gurutzatuak ez gara atzerritik etorri! Ez gaituzue sekula aurkituko. Zuen seme-alabak gara, eta laster eraso egingo dugu. Gutxien espero duzuenean. Estatu Islamikoak ez digu sekula mugarik irakatsi",
Txioak (8)
-
EiTB Albisteak @eitbAlbisteakEuskaraz egindako ustezko mehatxu jihadista bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak eitb.eus/eu/albisteak/g…
-
ETB @euskaltelebista#albisteak Euskaraz egindako ustezko mehatxu jihadista bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak ow.ly/wOLC101zWgz @eitbAlbisteak
-
Euskadi Irratia @euskadi_irratia#albisteak Euskaraz egindako ustezko mehatxu jihadista bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak ow.ly/WgMq101zWi0 @eitbAlbisteak
-
Iñaki Larrañaga @InakiLarraEuskaraz egindako ustezko mehatxu jihadista bati garrantzia kendu dio Ertzaintzak eitb.eus/eu/albisteak/g…
-
Sustatu Albisteak @SustatuUstezko mehatxu jihadista, euskaraz idatzia - @eitbAlbisteak bidez: eitb.eus/eu/albisteak/g… sustatu.eus/1557238619978
Erantzunak kargatzen...