Teknologia albisteak

AdiUsurbil aplikazioa, Usurbil sei hizkuntzatan hobeto ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-05-06 : 11:27

Adi Usurbil app-a deskargatu eta Usurbilgo Harria Hitz ibilbidea hobeto ezagutu. Edukiak sei hizkuntzetan daude, eta irakurketa errazeko testuak dira. Aplikazioa arduratzen da erabiltzaile mota bakoitzari bere ezaugarrien araberako informazioa emateaz eta irisgarritasun informazio gehigarria (oztopo arkitektonikoak, eskulturak ukitzeko, etab.)

App berri honek Usurbil ezagutarazteko aukera eskaintzen du, bere ondare kulturalari zein turistikoari erreparatuz, besteak beste.

Usurbil euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutakoa. Inon baino hobeto islatzen da 60. hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta bere ondorena. Altxor ezkutu horiek ezagutarazteko, Harriak Hitz ibilbidea antolatu zen duela hilabete batzuk, eta bertan Dema Plaza, Udarregi bertsolaria, Zumeta, Mikel Laboa edota Tapia eta Artze anaiak barnebiltzen dira. Orain,berriz, beste aurrerapauso bat da.

Ibilbidean bisitatzen diren puntuetan QR kodeak ezarri ditu udalak, eta 'Adi Usurbil' aplikazioaren bitartez kode horiek irakurri eta ibilbidearen ezaugarri eta informazio guztia jasoko da puntuz puntu. Modu horretan, noizean behin egiten diren bisita gidatuez gain, nahi duen edonork aplikazio dohain jaitsi eta bere kabuz egin ahalko du ibilbidea.

Aplikazioa doan instalatzen ahal da, sistema eragile hauetan:

 

Erantzun

Sartu