Zarauztik Mundura jaialdiak herrian mintzo diren 35 hizkuntzetako hiztunak bilduko ditu maiatzaren 4an, larunbatarekin. Zarauzko hizkuntza aniztasuna aztertu dute eta herrian gutxienez 35 hizkuntza hitz egiten direla jakin dute. "Aniztasun hori azken urteotan Zarautzera lan egitera eta bizitzera etorri diren lagun berriek ekarri dute". Bizilagun horiek erdigunean jartzeko festa da Zarauztik Mundura.
Zarauzko eleaniztasun egoera ez da inondik ere ohiz kanpokoa gaur egungo Euskal Herriko herrietan. Ahotsak ekimenaren ekarpen bat da 101L proiektua, zeinak agerian uzten duen zenbat hizkuntza mintzo diren gure artean.
Donostian eta Zumaian bideoak egin zituzten Ahotsak-ekoek hainbat hiztunen testigantzekin.
Zarauztik Mundura jaiari dagokionez, 12. edizioa da aurtengoa. Hemen informazio gehiago, eta jarraian, larunbaterako egitaraua:
12:00. Munduko janarien dastaketa: Argentina, Bolivia, Guatemala, Italia, Kolonbia, Maroko, Nikaragua, Peru, Sahara eta Senegal
13:00. Zarautz Txiki abesbatza
13:30. Senegalgo musika eta perkusioa Sapali Keur Gui taldearekin
17:00. Munduko tailerrak:
18:00. Munduko dantzak: Bolivia, Filipinak, Honduras...
18:30. Txokolate-jana
19:00. Munduko janarien dastaketa
19:30. Fusion H taldearen kontzertua
Erantzun
Sartu