Teknologia albisteak

Etxelila.eus, Kaixo Mundua webguneen lehiaketan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-03-29 : 12:52

Ondarroako institutuko bost neskak irabazi dute 'Kaixo Mundua' lehiaketa, PuntuEus fundazioak webgune sortu berriak saritzeko antolatutakoa. Etxelila.eus webgunea da bost gazte hauen sorkuntza.

Ondarroako emakumeentzat topagune izan nahi du Etxelila webguneak: "Emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko espazioa", egileen arabera. Edurne Estandiak, Itziar Lizarburuk, Ane Aresek, Nahia Segadek eta Ainhoa Iparragirrek sortu dute Ondarroako emakumeentzat topagunea den webgunea. Zamudioko Euskaltelen egoitzan ospatutako sari banaketan azaldu zutenez, proiektua aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa izan dute euren irakaslearen laguntza, Eider Galarraga, baita, Ondarroako Udaletxeko Berdintasun saileko teknikariena. Aurrerantzean webguneak martxan jarraituko duela adierazi dute gazteek.

60 webgunetik gora lehiatu dira Kaixo Munduan. Lehenengo esperientzia pilotoan 4 ikastetxek parte hartu dute: Lekeitio BHI, Ondarroa BHI, Egibide (Gasteiz), eta Arizmendi Ikastola (Debagoiena). Orotara, 100 ikasle-taldeko parte hartze mugatua izan da.

Irailetik aurrera beste ekimen batekin jarraitu nahi du PuntuEus-en proiektu honek, gazteen gaitasun digitalak lantzea helburu duenak.

Erantzun

Sartu