Hartueman, Euskal Herriko 'esperientzien bankua', Udalbiltzaren eskutik
Udalbiltzaren ekimen berria sarean: Hartueman. Euskal Herria, arloz arlo burujabetzaren bidean jartzen duten udal eta herritar esperientzien sareko bilduma. Hartueman Esperientzien Bankuaren xedea ez da soilik esperientzien zerrenda edo mapeo bat.
Honela azaltzen du Udalbiltzak esperientzia banku honen zioa: "Badakigu Euskal Herriko udalak, eragileak eta herritarrak, bakoitzak bere helburuekin, proiektu aitzindariak batzuk, praktikoak beste batzuk garatzen ari direla, eta esperientzien bankuak ezagupen eta esperientzia hori Euskal Herriko udalen mesedetara jarri nahi ditugu. HARTUEMAN Esperientzien Bankuaren xedea ez da soilik esperientzien zerrenda edo mapeo bat. Udal, eragile eta herri ekimen ezberdinetatik sortzen diren ekinbideak saretu eta helarazi nahi dizkizuegu. Horretarako, sareko plataforma ireki hau abian jarri dugu:
Esperientziak ondorengo lan ildoetakoak izatea lehenetsi da:
- Energia burujabetza
- Elikadura burujabetza
- Etxebizitza eta hirigintza
- Lurra lantzeko erraztasuna
- Ekonomia soziala eraldatzailea
- Euskara
- Politika Feministak eta Parte hartzea
Herrialdeka kontsultatu daitezke esperientziak (hemen Nafarroakoak) edo gaika (hemen euskararen ingurukoak). Adibideen artean batzuk:
- Errigora, Erriberako produktu sortak euskararen alde.
- Usurbilgo Txirikorda ekimena, gazte eta nagusiak elkarrekin batzeko.
- Aramaioko Baserri Barri ekimena.
- Eusko moneta sistemaren azalpena.
Erantzunak kargatzen...