"Nazionalista katalana, nazionalista espainola"
2019-03-20 07:42
Nazionalismoa zer den, katalanen edo espainolen begietan, deskribatu du bikain Albert Pla musikari katalanak 'Nacionalista catalán, nacionalista español' izenburuko artikuluan, esango genuke manifestuan. "Katalana katalanez mintzo bada, gainerako hizkuntzak gorroto dituelako da. Espainolak espainolez egiten badu, normala da. (...) Espainolak esaten badio katalanari gaztelaniaz egiteko, logikoa da hori. Baina katalanak esaten badio espainolari katalanez egiteko, hori onartezina da. Katalana katalan sentitzen bada, hezkuntza katalibanak manipulatu duelako da. Baina katalana espainol sentitzen bada, hezkuntza sistema espainol eta anitzak funtzionatzen duelako da." Estekan testu osoa gaztelaniaz.
Txioak (14)
-
Koldo Gares @gareseuskarazNazionalismoak, Albert Plaren arabera blogs.publico.es/dominiopublico…
-
Irene Arrarats @ulaiarKatalibanak eta espainol unibertsalak, Albert Plák ohi duen estiloan deskribatuak. blogs.publico.es/dominiopublico…
-
Jordi Arrapazank @kaitanoa@koldinni Albert Pla irakurri dezatela, behar bada zerbait ikasiko dute “aldaketako” alderdietako batzuk (@josemiguelnuin @marisadesimon) blogs.publico.es/dominiopublico…
-
Sustatu Albisteak @SustatuNazionalismoak, Alber Pla-ren arabera - @gareseuskaraz bidez: blogs.publico.es/dominiopublico… sustatu.eus/1553049397509
-
leire narbaiza arizmendi @txargainNazionalismoak, Alber Pla-ren arabera - @gareseuskaraz bidez: blogs.publico.es/dominiopublico… sustatu.eus/1553049397509
Erantzunak kargatzen...