Teknologia albisteak

Nazionalismoak, Alber Pla-ren arabera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-03-20 : 11:43

Nazionalismoa zer den, katalanen edo espainolen begietan, deskribatu du bikain Albert Pla musikari katalanak 'Nacionalista catalán, nacionalista español' izenburuko artikuluan, esango genuke manifestuan. Público agerkari espainolak kaleratu du, eta euskarara itzuli ditugu pasarte batzuk.

"Katalana katalanez mintzo bada, gainerako hizkuntzak gorroto dituelako da. Espainolak espainolez egiten badu, normala da. (...)"

"Espainolak esaten badio katalanari gaztelaniaz egiteko, logikoa da hori. Baina katalanak esaten badio espainolari katalanez egiteko, hori onartezina da. Katalana katalan sentitzen bada, hezkuntza katalibanak manipulatu duelako da. Baina katalana espainol sentitzen bada, hezkuntza sistema espainol eta anitzak funtzionatzen duelako da."

"(...) Katalan batek Olinpiadetako domina irabazten badu, eta orduan Kataluniako bandera altxatzen badu, nazionalista arradikal eta arrazista bat da. Espainolak irabazten badu eta bandera espainola altxatzen badu, hori normala da. Are gehiago, espainolek ez diete txalo egiten atleta espainolei espainolak direlako, baizik eta atleta bikainak direlako".

"Espainola izatea gauza normal, natural, begibistakoa da; baina katalana izatea da historiaren manipulazio etengabearen ondorio bat".

Hemen testu osoa gaztelaniaz.

Manifestuaren sortzailea, Albert Pla, gaztelaniaz eta katalanez lan egiten duen musikaria da. Probokatzaile hutsa ere bada.

Erantzun

Sartu