Teknologia albisteak
6

Martxoak 15: klima-aldaketaren aurkako ikasle greba orokorra Europan

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-14 : 11:09

Bihar ostirala, martxoak 15, klima-aldaketaren kontrako ikasle greba orokorra egingo da Europan. Hego Euskal Herrian, mobilizazio nagusiak bihar bertan izango dira, 12etan, lau hiriburuetan, zehatz-mehatz, Bilboko Arriagan, Gasteizko Bilbo Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Iruñeko Udaletxeko Plazan. Ipar Euskal Herrian, berriz, larunbatean, hilak 16, bada deialdi berezi bat Angelun, 10:30ean, Baionako Ibilbidean, zehatz-mehatz, Cadran biribilgunean. Esan gabe doa Eguzkikooi primeran iruditzen zaigula klima-aldaketa eragozteko benetako neurrien alde mobilizatzea.

Guztia irakurri (eguzki.org) »»

Txioak (6)

Erantzun

Sartu