Euskarazko IKT proiektuak garatzeko laguntzak Gipuzkoan
2019-03-09 11:25
Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza deialdia plazaratu du, euskararen erabilera sozialaren areagotzera doazen proiektuetarako. Horien artea, euskarazko IKT proiektuak egiteko laguntzak daude. Hemen deialdiaren detaileak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
IKT alorreko proiektuak atal hauetan sailka daitezke:
- Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.
- Software tresnak euskaratzea.
- Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.
- Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.
Eguneraketa (abuztuak 2): Igaro dira hilabete batzuk deialdia egin zenetik, eta hona emaitzak, zein proiektu onartu dituzten. Dirulaguntza handiena (12.500 euro) lortu duten proiektuak dira:
- Booktegi.
- Gaindegiaren Euskal Herriko datu irekien plataforma.
- Azpeitiko Kulturgunea kooperatibaren Dinamoa proiektua.
- Ganbara (zine datutegia)
- Webpixela enpresaren Tesla App aplikazioa.
- Ahotsak ekimena
- Mintzanet
Sustatu garatzen duen CodeSyntax enpresak honako ekimenetarako lortu du laguntza:
- Umap
- Jarrion
- Egunean Behin joko aplikazioa.
Erantzunak kargatzen...