Teknologia albisteak

Queen omenduz, euskarazko bertsio mitikoak (Egan taldearenak)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-04-06 : 12:48

Queen taldea puri-purian dago, bere kantaria (Freddy Mercury) hil eta hainbat urtera, Bohemian Rhapsody filma lortzen ari den arrakastaren haritik. Jende gutxi gogoratzen da, ordea, Mercury hil eta hilabete gutxira, Egan taldeak euskarazko omenaldi diskoa atera zuela: Queen Omenduz.

Diskoaren berri Badok-en daukazue. Bertatik entzun daitezke abestiak, zeinak Egan taldeak berak igoak dauden Youtubera.

Hemen dugu, adibidez, Lagunak Beti Lagun, ingelesez Friends will be Friends. Izenburu euskaratuak ez du ondo ematen leloarekin, eta hortaz... lehenbaitlehen, aska gaitezen!

Beste adibide bat: Ikuskizunak jarraitu behar du. Baina, leloarekin arazoak honetan ere, eta Show must go on beharrean, kantuak oihukatzen dena da, Zu maixu on! (jakina, Freddyri egindako omenaldi zuzena da).

Spotifyn ere badago diskoa, bide batez.

Erantzun

Sartu