Lorea Agirre: "Kataluniarren borroka gure borroka da, erabat"
Lorea Agirre (Beasain, Gipuzkoa, 1968) kazetaria eta antropologoa da . Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa, Jakin aldizkariko zuzendaria da gaur egun. Urtzi Urkizuk elkarrizketatu du Etzi-rako. "Katalunia herrialde kultua eta irekia da, une historiko indartsu batean daude. Euskal Herrian uste genuen emango genituela lezioak, subiranotasun prozesuetan maisu, baina iruditzen zait katalanak direla. Elkartasun gehiago adierazi beharko genieke, Katalunian jokatzen dena ez baita soilik Kataluniaren independentzia eta etorkizuna. Jokatzen da partekatzen dugun estatu espainol horrek har lezakeen jite autoritarioak, faxismo arterainokoak. Euskaldunoi ikaragarri eragiten digu. Kataluniarren borroka gure borroka da, erabat."
Txioak (12)
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizu.@katuajea-ri elkarrizketa @etzipm atarirako. Etzi eta Pitz sortako 12.a. Ordu bat egon ginen Lorearekin solasean, baina bost ordu ere egongo ginateke. etzi.pm/2019/02/lorea-… @jakin_eus
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizu.@katuajea: "Kezkatzen nau euskaldunaren estereotipoak. Indartu egiten dugu, gainera: gizon indartsua, ez oso eskolatua, gaztelaniaz gaizki moldatzen dena, indarraren bidez funtzionatzen duena. Balio matxistetan eraikitzen dugu euskalduntasun hori" @etzipma href="https://t.co/Jd1VdjGeO7">etzi.pm/2019/02/lorea-…jon artano izeta @jonartanoUrtzi Urkizu @urtziurkizu
-
Gorkaerostarbe @gerostarbe1Ana Galarraga Aiest. @AnaGalarraga1@gerostarbe1 @urtziurkizu @katuajea Eta liburu hori idazten badu, seguru hura ere oso dela interesgarria. Zain geratuko naiz, badaezpada ere
-
Sustatu Albisteak @SustatuLorea Agirre: "Kataluniarren borroka gure borroka da, erabat" - @urtziurkizu bidez: etzi.pm/2019/02/lorea-… sustatu.eus/1551184382614
-
imatxi @clowntximeletZe gustora entzuten ditudan @katuajea hitzak beti. etzi.pm/2019/02/lorea-… Kataluniarren borroka gure borroka da erabat #feminismoa #euskera #EuskalHerria #ProcesEpaiketa #Katalunia
Erantzunak kargatzen...