Teknologia albisteak

'Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak' dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-04-09 : 09:18

Nafarroako Malerreka eskualdea hobeto ezagutzeko: XX. mendeko tokiko ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimodua islatzen duen Malerreka, maldan goiti eta beheitiko kontuak erreka bazterreko kantuak dokumentala ikusteko aukera dago Bidasoa.info webgunean eta Youtuben.

Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako skualdeko 56 lagunen lekukotasunak ditu eta «haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka». Maite Lakarrek eginiko elkarrizketek eta Iratxe Eizagirreren ahotsera bilduak osatutako lana da, Malerrekako Mankomunitateak eta Euskara Zerbitzuak sustatuta, eta Labrit Multimediaren produkzio, errealizazio eta zuzendaritzapean, garatutakoa.

Honako herriak hartzen ditu Malerrekak: Beintza, Labaien, Ituren, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe (ibarreko hiriburua), Elgorriaga, Eratsun eta Ezkurra.

52 minutuko luzera duen filma da. Hona trailerra Labriten webgunean.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago