2017ko irailean izan zen Cassini zundaren suizidioa: planetaren kontra talka egin zuen, urteetako esplorazioaren ondoren. Azken maniobra horretan lortutako datuei esker asko ikasi dugu: Saturnoren biraketa zehatza, planetaren barne estruktura eta eraztunen adina. Saturnok 4.500 milioi urte izan arren, 10 eta 100 milioi urteko adina bakarrik dute eraztunek, oso gazteak dira, beraz.